SOINU TRESNAK EUSKAL HERRI MUSIKAN, ELKAR

Diseinua, diseinuaren garapena eta maketazioa.

Juan Mari Beltranek 1985ean egindako lana berrargitaratu du Elkarrek disko-liburu formatoan. Euskal Herriko musikan, hastapenetatik gure garaira arte, erabili diren soinu-tresnen aurkezpena eta ibilbide benetan interesgarria egiten digu lan honek.

Korrontzi & Xabier Amuriza, Koplariak

Maketazioa

Agus Barandiaranen (Korrontzi) eta Xabier Amurizaren arteko lankidetzaren fruitua da. Koplariak lanarekin sustraietara bueltatzen dira, koplagintzari musika herrikoian duen garrantzia emanez.

Txalaparta, Artze anaiak

Diseinu eta maketazioa

Artze anaiei egindako omenaldia da lan hau, euskal musika eta kulturaren alde egindako lanarengatik errekonozimendua eta eskertza. 1966-1975 bitartean grabatutako saioak. Artze anaiek utzitako ondarearen lagin txiki bat baino ez da.

Ruper Orkorika, Hodeien artean

Diseinu eta maketazioa

“Hodeien artean”, Ruper Ordorikaren 20. diskoa. New York-en grabatua, zuzenean eta formatu analogikoan.

Xabier Lete,

Xabier Lete: "Ni naiz" antologia. Euskal poetarik eraginkorrenetakoaren kantak biltzen ditu disko liburu honek.

Topa-k, Korrontzi & Makala

Diseinu eta maketazioa

Agus Barandiaran “Korrontzi“ eta Mikel Unzurrunzaga “DJ Makala” musikarien eskutik, Topa-k euskal musika tradizionalaren eta musika elektronikoaren uztarketa berria da. Errepertorio tradizionala ikuspegi garaikide batetik dimentsio berri batera darama lan honek.

Korrontzi eta Aita Mari

Diseinu eta Maketazioa

Korrontzi Aita Marin ontziratu da Mediterraneora bidean. Bidai musikala abiarazten dute urrutiko uretara, ontzigainean beraien trikitixa tonuan jarriz. Portu bakoitzean istorioak eta doinuak biltzen dituzte, baita tradizioak eta kulturak ere, eta itxaropenez beteta dauden itsasontziaren sokak luzatzen dizkiete bizitza berri baten bila doazenei.

Kategoria
Diseinu editoriala