Pribatasun politika
Olatz Goikouriak, Europar Parlamentuko (UE) 2016/679 Erregelamenduak eta 2016ko apirilaren 27ko Kontseiluak pertsona fisikoen izaera pertsonaleko datuen tratamenduari eta aipatu datuen zirkulazio libreari dagokionez ezarri dituzten legezko eskakizunekin batera eta, bereziki, 25. artikuluak eta 78. Kontuan hartuzkoak diotena betez, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren Arduradun dela aitortzen du eta aipatuak indarreko arauak betez eta beren tratamenduari loturik iraganean detektatu dituen arriskuak aintzat hartuz tratatzeko konpromisoa hartu du.Izaera pertsonaleko datuen kudeaketa egokia bermatzeko xedearekin, tratamendu-prozesuan parte hartzen duten Gipuzkoako Bazkundeko langile guztiek erakundeak ezarri dituen datuak babesteko politika guztiak ezagutzen dituzte, izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatuz, bai eta izaera pertsonaleko datuak eraginkortasunez eta ahalik eta azkarren leheneratzeko gaitasuna bermatuz ere ezbeharren bat gertatzen den guztietan.
Indarreko araudiaren arabera, Olatz Goikouria ez dago Datuen Babeserako Ordezkari (DBO) bat izendatzera behartuta, egindako tratamenduetan ez baita datu sentikorrik erabiltzen. Nolanahi ere, zure esku gaitzazu edozein erreklamazio, kontsulta eta/edo iradokizunerako. Horrez gain, ondoko alderdien inguruko informazioa jartzen dugu zure esku:
1. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduraduna
Arduradunaren identifikazioa: Olatz Goikouria, NAN 30618540C.
Posta-helbidea: Urumea pasealekua 15, 1-B
Webgunea: www.olatzgoiku.com
Harremanetarako posta-e: olatzgoiku13@gmail.com
Harremanetarako telefonoa: 679204289
2. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamendua. Xedea eta iraupena
Izaera pertsonaleko datuak eskatzen dizkizun bakoitzean, Olatz Goikouriak berariaz jakinaraziko dizu zertarako erabiliko diren berariaz baimendu dituzun datu horiek, datuak jasotzeko unean. Olatz Goikouriak aipatu datuak beste xede baterako erabiliko nahi balitu (normalean, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen Olatz Goikouriaren jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko), zure esanbidezko adostasuna eskatuko dizu aldez aurretik. Merkataritza-informazioa igortzeko zure baimena eman badiguzu, jakin ezazu “merkataritza profil” bat osatzeko aukera izango dugula jasotako datu horiekin, gure informazioa zure interesetara hobeto egoki dezagun; nolanahi ere, gaineratu beharra dago ere ez dela profil horretan bakarrik oinarrituriko erabaki automatizaturik hartuko.
Izaera pertsonaleko zure datuen erabilera mugagabea izango da, zure datuak ezabatzeko eskubidea gauzatzen ez baduzu. Hori gertatzen bada, izaera pertsonaleko zure datuak ezabatuko ditugu, indarreko legediak dioenari jarraiki epe zehatz batean zehar gordetzera behartuta gauden datu horiek salbu (gure zerbitzuen fakturazio-datuak, esaterako).
3. Izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren legezkotzea
Izaera pertsonaleko zure datuak tratatzeko legezkotzen gaituen legezko oinarria tratamendu horretarako eman duzun adostasuna edo baimena da. Orokorrean, xede nagusirako eskatuko dizu zure adostasuna Olatz Goikouriak (eskatu duzun zerbitzua eskaini ahal izatea). Adostasuna ez emateak, ondorioz, eskatu duzun zerbitzua eskaintzeko ezintasuna ekarriko du. Xedea bigarren-mailako besteren bat balitz (merkataritza izaerako informazioa bidali ahal izatea), xede horrekin eginiko bidalketak baimentzen dituzula berariaz adierazi beharko duzu; bigarren-mailako xede hori baimenduko ez bazenu, merkataritza izaerako informazioa bidaltzeko baimenik ez duela ulertuko du Olatz Goikouriak eta, horrenbestez, ez du mota horretako bidalketarik egingo.
4. Izaera pertsonaleko zure datuen hartzailea
Olatz Goikouriak ez ditu izaera pertsonaleko zure datuak hirugarrenen esku utziko. Mota horretako lagapen bat egitea aurreikusiko balitz, zure esanbidezko adostasuna edo onarpena eskatuko litzateke, lagapenen onuradunak zeintzuk liratekeen adieraziz. Aipatu onuradunak argi eta garbi jasota ez baleude, onuradunen kategoria jakinaraziko litzateke.
Olatz Goikouriak izaera pertsonaleko zure datuak erabiltzeko gai izango diren hirugarrenak kontratatzeko gaitasuna dauka, ordea. Aipatu tratamendua zerbitzu baten eskaintzaren barruan emango da soilik eta tratamendu-agindu bat sortuko da, arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 28. eta 29. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituena. Kasu horietan, Eneko Maizek dagokion datuak babesteko kontratu-markoaren bidez arautuko du tratamendu-agindu hori. Kontratuak argiro jaso beharko ditu bi aldeek izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduan hartuko dituzten konpromisoak, konfidentzialtasunari eta segurtasunari dagokienez.
Tratamendua egiteko arduraduna Europatik kanpoko erakunde bat balitz, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren iritziz segurtasun-maila berdintsuak dituzten entitateekin lan egingo da. Segurtasun-maila hori ondoko bideen bidez egiaztatu ahal izango da:
• Zerbitzua eskainiko duen enpresa Europar Batasunaren babes-maila berdintsua duten herrialdetako zerrendan sartuta dago.
• Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren berariazko baimena dauka datuak nazioartean transferitzeko.
• Zerbitzua eskainiko duen enpresak EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babespean lan egiten du.
5. Izaera pertsonaleko zuren datuen tratamenduari loturiko eskubideak
Olatz Goikouriak tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen titularra zaren heinean eta arestian aipaturiko Europako Erregelamenduko 15a eta 21a bitarteko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatu, tratamendua mugatu, aurkatu eta/edo eramangarritasuna bermatzeko eskubideak gauza ditzakezu uneoro. Horretarako, Olatz Goikouriakin harremanetan jarri beharko zara, ohiko komunikazio-bideez baliatuz eta, bereziki, Datuak Babesteko Politika honen 1. puntuan ezarritako harremanetarako datuen bitartez, gauzatu nahi duzun eskubidea zein den adieraziz. Horretarako, zure burua argi eta garbi identifikatu beharko duzu, gauzatu nahi den eskubidearen xede diren izaera pertsonaleko datuen titularra zarela bermatuz. Olatz Goikouriak ahalik eta epe motzenean exekutatuko du aipatu eskubidea eta, beti ere, atzerapen desegokirik izan gabe. Zure eskubideak zeintzuk diren eta hauek gauzatzeko moduen inguruko zalantzarik bazenu, Olatz Goikouria zure esanetara dago, beharrezko informazio eta argibide guztiak emateko eta eskubideen gauzatzea errazteko.
Eskubideren bat gauzatzeko zure eskariak erantzun egokirik izan ez duela uste baduzu, dagokion erreklamazioa aurkez dezakezu erakunde eskudunaren aurrean; horretarako, hemen duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren harremanetarako datu nagusiak:
Datuak Babesteko Espainiakoa Agentzia (AEPD)
Jorge Juan, 6
28001 Madril
www.agpd.es
Harremanetarako telefonoak: 901 100 099 – 912 663 517
6. Datuen jatorria
Olatz Goikouriak tratatuko dituen izaera pertsonaleko datuen jatorria aipatu datuen titular bera izango da, edo bere legezko ordezkaria edo berak berariaz baimendu d(it)uen pertsona edo pertsonak. Trataturiko datu-kategoriak ondokoak izango dira: identifikazio-datuak, ekonomikoak, orokorrean babes berezirik ez duen izaera pertsonaleko edozein datu.
7. Segurtasun-neurriak
Olatz Goikouriak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Olatz Goikouriaren erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera, www.olatzgoiku.com orriak konexio seguruko Secure Sockets Layer – SSL protokoloetan oinarritutako kodetze-teknologia erabiltzen du, ahalik eta seguruen nabigatu ahal izateko.
8. Trafiko-datuak
Olatz Goikouriaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Olatz Goikouriari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Olatz Goikouriaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
9. Indarraldia
Olatz Goikouriak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Olatz Goikouriak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Olatz Goikouriak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
10. www.olatzgoiku.com web-ak eskaintzen dituen zerbitzu eta edukiei buruz
www.olatzgoiku.com portfolio eduki bat da, bere lanak ezagutarazteko xedearekin. Bertan aurkituko duzun edukiaren izaera ondorengoa litzateke:
• Egindako proiektuen berri ematea. Horretarako lanaren nondik norakoak esplikatzen dituen testuaz gain lanen irudiak erabiliko lituzke.
• Bere pertsonaren informazioa eta harremanetarako esteka.
• Sare sozialetara estekak.
• Jorratzen duen disziplinaren inguruko informazioa eskainiko duen blog bat.
• Une honetan web orriaren xedea egindako lanak aurkeztera soilik mugatzen den arren ez du aurrera begira zerbitzu paketizatuen salmentara bideratuko litzateken zerbitzua gehitzeko eskubidea ukatzen.
11. Erabilpen baldintzak
• www.olatzgoiku.com web-aren erabilpena Ohar Legalak ezartzen dituen arauengatik gidatzen da. Web orri hau erabiltzerakoan erabilpen baldintzak onartzen dituzu.
•www.olatzgoiku.com web-a eta bertan dagoen material guztia Olatz Goikouriarena da. Olatz Goikouria Urumea pasealekua helbidean dago eta bere helbide elektronikoa olatzgoiku13@gmail.com da.
• www.olatzgoiku.com web-a edo web-aren edozein zati ezingo da errepikatu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu ezta hedatu edozein helburu komertzialarentzat edo helburua beste edozien dela eta Olatz Goikouriak bereziki baimentzen ez badu.
• Materialen aldaketak edo hauek beste zerbaitetarako erabiltzeak Copyrightaren eta erregistratutako markaren beste eskubideen bortxaketa bat dira.
• Arrazoi legalengatik, Olatz Goikouriak, agintari eskudunek eskatzen dioten informazio guztia eman beharko die (espainiako legeen arabera) aldez aurretik agindu judiziala aurkeztuz gero. Agindu hau, epaileak erabiltzaileak legez kanpoko ekintzak egin dituela susmatzen duenean bakarrik ematen da. Ustezko honetan eta justizarekin kolaboratzeko asmoarekin, Olatz Goikouriak miaketa egin dezake eta informazioa poliziari eman, agiri judiziala aurkeztu ondoren jakina, erabiltzaileren konexioa identifikatzen duen IP helbidearen inguruko informazioa, ordu zehatza eta erabiltzailearen izena eta pasahitza, beste datu batzuen artean.
Edozien kasutan, IP helbideak eta konexioaren orduak susmoa dagoenean bakarrik miatzen dira, erabiltzailea legez kanpoko erabilera bat egiten ari dela susmatzen denean.