Baietz aldizkaria

Diseinua eta maketazioa.

Baietz Fevas-en argitalpena da. Proiektu honen helburua aldizkari berezi bat sortzea izan da, kolore eta nortasun propioa duena, arteari lotua, eta garapen urritasunari begirada ezberdin bat eskeintzen dioena. Kepa Junkeraren laguntzarekin, Euskal Herriko artista ospetsuenek parte hartu dute aldizkariaren azalean: Alberto Palomera, Rober Garay, Dora Salazar, Aitor Ortiz, Juan Gorriti eta Jesus Mari Lazkano besteak beste.

FEVAS Plena inclusión Euskadik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei eta haien senideei zerbitzuak ematen dizkieten familia-elkarteak biltzen ditu. Federatutako 13 erakundez osatua, adimen edo garapen urritasunaren alorreko Euskadiko erakunde garrantzitsuena da.

Kategoria
Diseinu editoriala